Nor naizen ni

Maialen Magunagoitia Bereziartua, eta horrela jarraitu nezake  8 edo 16 abizen euskaldunak izendatu arte. Beti izan dut kuriositatea gure amama eta aititeen ume eta gazte garaian zer gertu  zen jakiteko. Esaten zuten, gosea, gerra,… pasatu zutela baina ez zuten inoiz ezer argirik esaten. Horrez gain, bi bando egon ziren boterearen izpidez banatutakoak IRABAZLEAK eta GALTZAILEAK. Hitz potoloak izan arren, GALTZAILEEK asko galdu zuten, baina IRABAZLEEK ez zuten hainbeste irabazi, jendartea isiltzea lortu dutela uste dutenean horrela ez dela konturatzen dira.

IRABAZLEEK sortu zuten gezur handi horren maskara kentzeko asmotan nator, gerra garaian ume bat izan zen emakume horrek nola bizi izan zuen, nagusitzen doan heinean nola eraldatzen den eta nola jokatzen duen.

Zuen gustukoa izango delakoan nire barrenak husten ditut zuenak bete daitezen.