1936ko uztailaren 18, bazetorren anabasa

1936ko uztailaren 18 ez zen gure gustuko eguna izan, ez genekien zer zekarren egunsentiak baina etxean urduritasuna zen nagusi, irratiak ez zituen berriak behar bezala ematen eta kasu hauetan notizia txarrak besterik ez ziren itxaroten. egun hura izango baitzen gure askatasuna eta askatasun ezaren mugarri. Nafarroa aldetik zetozen berriek belarriko mina egiten zioten Aitatxo Antoni, Reme eta Pedro batu zituen kortan, Pilar entzutera joan zen eta Amatxo Emili eta Amama Josepa gurekin gelditu ziren txutxumutxuka. Edortak eta nik ez genuen ezer ere ulertzen, 5 urterekin jolasta zen nire nahi bakarra eta egun hartan jolastu beharrean zarata arraroak egiten zituen irrati hura zegoen etxean entzungai.

Egunak eta asteak aurrera joan ahala, Nafarroatik eta Arabatik berri txarrak zetozela enteratu zen Atxikoria fabrikan Reme, Barrenkaleko Eusebik esan zioenez nazionalak hartu zituzten hainbat herri. Holako notiziak entzunda urduritasuna hareagotzen zen gure etxe inguruan. Amama Josepak egun guztia pasatzen zuen gurekin, nahiz eta gurekin ahalik eta lasaien egoten saiatu, guk ere urduritasuna haren gorputzean somatzen genuen.

Etxeko beste denak Durangora jeitsiak ziren eta guk ez genuen suakaldetik ateratzeko aukerarik, asko jota karrajura ateratzen ginen alde batetik bestera korrika pixkat egitera, amamak ez baitzuen irratitik aldendu nahi. Amama Joseparen istorio eta istorio artean, isiltasuna zen nagusi, amama Josepak irratia entzuteko. Iluntzean, Amatxo Emili Agirrera iritsi zen, iritsi bezain pronto gogor eta estu besarkatu gintuen, inoiz ez ginen hainbeste denbora bera gabe egon, guk ere halaxe hartu genuen amatxo. Ondoren, Amama Joseparekin berdina egin zuen eta ahopeka zeozer esan zion, gaur da eguna Edorta eta biok elkarrizketa hartan zer hitz egin zuten ez dakiguna. Edortak eta nik gauza bakarra genekien, egun hura izango zela gure askatasun ezaren hasiera. Ez genekien zergaitik, baina susmatu egiten genuen zetorrena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude