Errepublika hotsak Eibarretik!

Umetxoa nintzen, haurra, haur besoetakoa Apirilak 14 zituen 1931an, egun batzuk besterik ez nituen. Reme eta Pedro berandu iritsi zirela kontatzen zuen amak, ni sehaskan goxo goxo lo negoela beheko aldapan zetozela euren ohiu eta pozezko garraxiak amama Josepa lehiora irtetea lortu zuten eta Edorta negar batean hastea lo haserrea zela medio. Ez zuen ezer ulertzen, berak ohiu eta garraxi haiek itxartu zutela bakarrik zekien.

Aitak hitzen bat edo beste ulertu bezain laster salto batez jeiki zen bibaka, hainbeste zalapartarekin ni ere itxartu nintzen. Aitak salto, brinko eta 1001 besarkada eman zizkion amari, ni besoetan eusten ninduela. Amama Joseparengana joan ginen eta bertako salto eta irrintzi ekin etxe guztia pozez bete zen. “GORA errepublika” eta “libre azkenean” ziren behin eta berriz errepikatzen zirenak.

Aitak egun hartan askatasuna lortu genuela zioen. Edortak eta nik logurea genuen egun hartan eta negar eta negar egiten jarraitzen genuen arren, etxeko beste denek, pozez isurtzen zituzten malkoak, hainbeste itxarondakoa Iritsi zen, errepublika hemen zen!

Nik ez nuen asko disfrutatu txikiegia nintzen, negar besterik ez nuen egiten.

Esan beharra dut, egun hartako pozak atsekabeak ere eman dizkigula, baina harro eta pozik egotekoa da, gaur egun garena izatera ez ginela iritsiko egun hartan poztuko ez bagina.

Gerra hartan, zutabetzat nituen,aita, ama, amama eta baita nire neba arrebak galtzeko beldurra nuen. Garai hartan arriskua besterik ez genuen ikusten alde batean eta bestean.

Baina zorionez, beldurrak eta arriskuak sakabanatu beharrean batu egin genituen eta zutabe hauek nahiz eta beldurrez eta arriskuz inguratuta jardun inoiz ez ziren txikitu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude