Luzia naiz, Agirre baserriko gazteena

Luzia naiz Agirre baserriko sei neba arrebetan gazteena. Nire ama, Emili, baserria gobernatzen onena eta ez dago munduan bera bezalako amarik. Nire aita, Anton, basoan hara eta hona azkarren zebilena eta ameslari sutsua.

Ondo bizi izan ginen 1936ko uztailak 18rarte. Familia abertzalea da gurea, errepublikak onura asko ekarri zizkigula zioen aitak. Ni txikiegia nintzen garai hartan guzti hori ulertzeko. Txiki txikitatik erakutsi didate ez dagoela ez galtzaile ez irabazlerik, ondo pasatzea dela helburua. Baina 1937az geroztik ez dut horretan sinisten.

Amama Josepa ere gurekin bizi zen, txikia, ile horia eta oso maitekorra zen. Txikiena nintzenez berak babesten ninduen mamu guztiengandik. Nire neba arreba nagusienek denbora gutxi zuten nirekin egoteko, baina, Edortak bostgarrenak nirekin jolasten zuen egunero, ni baino urtebete zaharragoa da, bera ere gazteegia zen lanerako.

Remek, Juanek, Pedrok eta Pilarrek lanean eta eskolan pasatzen zuten eguna. Nik ama, amama eta Edortarekin edo bestela eskolan. Edortak eta biok amamari etxeko lanak egiten laguntzen genion, baita amari ortuan ere. Amamak ordea, istoriak kontatzen zizkigun bueltan.

Azken aldian, asko gogoratzen naiz amamaren historioekin eta nire haurtzaro harekin, nire buruak okerrera egin aurretik eta ahanzturan gelditu ez daitezen idaztea pentsatu dut.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude