Aitatxo Anton

Nire aita, Anton, handia eta indartsua zen, Edorta eta biok besoetan hartu eta besarkda goxoekin astintzen gintuen basotik bueltatzen zen bakoitzean. Denbora asko pasatzen zuen basoan alde batera eta bestera, han eta hemen zuhaitzak bota, txikitu eta landatzen. Aitark inguruko basoak inork baino hobeto ezagutzen zituen, norenak ziren ere. Faxistak lurrak desjabetzen hasi zirenenean, aitak zerrenda luze bat gordetzen zuen kamarako harri baten azpian.

Argia zen, zentzuduna eta isildu behar zenena isiltzen zena. Baina bazuen ahulgune bat, familiako askok bezala, ez zituen injustiziak maite eta kasu horietan ezin izaten zuen isilik geratu. Gerra garaian hainbat buruhauste eman zizkigun honek.

Bere ideiak tinko eta argi mantentzen zituenekoa zen eta lagunen lagun leiala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude