Jakinduriaz betetako emakumea zen Amama Josepa, etxeko nagusiena zen eta amarekin batera etxe barruko eta kanpoko egin beharreko lan guztiak egiten zituen amatxorekin batera. Amatxo etxean ez zegoenean Amama Joseparekin egoten ginen, berarekin jolasten genuen Edorta eta biok, bizipoza zen Amama Josepa eta edozer egiten zuen bere ilobak asper ez gintezen. Remek eta Pilarrek irakurtzen erakutsi ziotenean, beraiek egindako istorioak irakurtzen zizkigun. Irakurtzen hasi aurretik izugarrizko istorioak kontatzen zizkigun amamak, gauetan lo egin ezinik nengoenean, amets goxoak izateko istorioak ziren.
Sarritan, bere magalean hartzen gintuen bere eserlekuan jarrita zegoenean. Babeslekua zen guretzat eta amatxo Emili kanpoan zegoenean eta beldurra sentitzen genuenean amama Joseparen magalean babesten ginen Edorta eta biok. Udaberririk ankerrena iritsi zenean, amamak nahiz eta beldurra hezurretaraino sartuta izan, gu beldurtuta geundenean, izuak negarra eragiten zigunean eta sirena txistulariak entzuten genituenean, bere magalean hartu eta amesten genuen lurraldea eramaten gintuen, bertan imaginatzen genuen dena, gerra nazkagarri horrek suntiñsitzen zuena zen.
Amama Josepak beti erakutsi zigun ondokoa errespetatu behar zela, nahiz eta berdin ez pentsatu, baina gerra bukatu ostean denuntziak hara eta hona entzuten zirenean errespetatzen jarraitu behar genuela esaten zigun, baina inoiz ez ahazteko zer min egiten hari ziren, gero kontatu ahal izateko. Ideiak argi zituen pertsona zer gure Amama Josepa.